ITINERACCIÓN|EKINEAN IBILTARI

ITINERACCIÓN es un programa de intervención y experimentación artística en diferentes puntos del Territorio Histórico de Álava que tiene como principal objetivo promover espacios de interacción entre el arte contemporáneo y el territorio, poniendo especial atención a su diálogo con el medio rural, el espacio natural y el contexto social.

Este nuevo programa impulsado por Artium, Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo, y el Departamento de Euskera, Cultura y Deporte de la Diputación Foral de Álava busca desarrollar y fortalecer la práctica artística en ámbitos no habituales aunque no por ello menos interesantes, así como su vinculación con la realidad social, cultural y medio ambiental del Territorio Histórico de Álava mediante la selección de un proyecto curatorial de intervención artística en tres espacios situados en el mismo

Interacción con el contexto
Se considera imprescindible que la propuesta a realizar tenga repercusión en las áreas en las que se inscribe, a través de procesos de intervención artística y actividades de encuentro y mediación que se generen a lo largo de los meses que abarca la convocatoria, tratando de generar la mayor hibridación posible entre la propuesta de comisariado elegida y el contexto social en el que se desarrollará generando experiencias que faciliten el encuentro y el diálogo entre el arte y los habitantes y visitantes del entorno.

Apoyo a la creación local
Si bien esta convocatoria se abre a la participación de las esferas local, nacional e internacional, se valorarán positivamente aquellos proyectos que presenten en la conformación del equipo una presencia significativa de autores/as nacidos/as o residentes en el Territorio Histórico de Álava, o con una trayectoria profesional con contrastada vinculación al Territorio Histórico de Álava.

Valores
La presente iniciativa parte de la valoración de las capacidades transformadoras del artey la cultura. Con mirada permanentemente transversal se busca dinamizar agentes para afrontar desde Araba los retos globales planteados en los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS); así como estimular iniciativas para hacer frente a los retos territoriales relacionados con la creatividad, el (des-)equilibrio territorial y la despoblación, la innovación y la memoria, el estímulo a la demanda cultural y la garantía de participación y acceso, la igualdad de género, los retos medioambientales, o la defensa de una identidad cultural dinámica, abierta y diversa.

—-

EKINEAN IBILTARI Arabako Lurralde Historikoko toki batzuetan garatu nahi den esku-hartze eta esperimentazio artistikoko programa bat da, zeinaren xede nagusia baita arte garaikidearen eta lurraldearen arteko elkarreraginerako esparruak sustatzea, landa-inguruarekiko, inguru naturalarekiko eta gizarte-testuinguruarekiko elkarrizketari arreta berezia eskainiz.

Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak eta Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak sustatutako programa berri honek ezohiko inguruetan —ez haatik interes txikiagokoak— garatu eta indartu nahi du jardun artistikoa, eta baita arteak Arabako Lurralde Historikoaren errealitate sozialarekiko eta kulturalarekiko eta ingurugiroarekiko duen lotura ere, lurralde horretan kokatutako hiru gunetan esku-hartze artistiko bat egiteko komisariotza-proiektu bat hautatuz.

Testuinguruarekiko elkarreragina
Ezinbestekoa jotzen da egindako proposamenak eragina izatea gauzatuko den inguruetan, deialdiak iraungo duen hilabeteetan sortuko diren esku-hartze artistikoko prozesuen eta topaketa- eta bitartekaritza-jardueren bidez. Hautatutako komisariotza-proposamenaren eta hura garatuko den gizarte-testuinguruaren arteko ahalik eta hibridazio handiena bultzatzea izango da helburua, eta artearen eta inguruko biztanle eta bisitarien arteko topaketa eta elkarrizketa ahalbidetuko dituzten esperientziak aurrera eramatea.

Bertako sorkuntza babestea
Egia bada ere deialdi hau bertako, nazioko eta nazioarteko parte-hartzaileei zuzenduta dagoela, bereziki balioetsiko dira lantaldean Arabako Lurralde Historikoan jaiotako edo bertan bizi diren, edota beren ibilbide profesionalean lurralde horrekiko lotura egiaztagarria izan duten egileak biltzen dituzten proiektuak.

Balioak
Arteak eta kulturak gizartea eraldatzeko duten gaitasunari ematen diogun balioa dago ekimen honen oinarrian. Begirada etengabe zeharkako ardatzean jarrita, eragileak dinamizatu nahi dira Garapen Iraunkorraren Helburuetan (GIH) planteatutako erronka globalei Arabatik aurre egiteko. Era berean, ondoko gaiekin lotutako lurralde-erronkei aurre egiteko ekimenak ere bultzatu nahi dira: sormena, lurraldeen arteko (des-)oreka eta jendegabetzea, berrikuntza eta memoria, kultur eskaera eta hartan parte hartzeko bermea suspertzea, genero-berdintasuna, ingurugiroaren erronkak, kultur nortasun dinamiko, ireki eta askotarikoaren defensa.

 

 

Anuncios